lunes, 26 de mayo de 2014

EIBAR IZARREN LIGAN



Eibar-ko zaleak izarren ligako igoera ospatzen.
Jota Peleteiroren golaren ondorioz garaipena lortu zuten Ipuruan, Deportivo Alavesen aurka. Numancia eta Recreativoren garaipenen ondorioz izarren mailara igo dira Eibartarrak. Igoera onekin ikus daiteke diruak ez duela dena egiten, zeren eta, zilarrezko mailako aurrekontu txikienarekin izarren mailan daude eta.

lunes, 5 de mayo de 2014

36. JARDUNALDIA

Joan den aste honetan Athleticek Rayoren aurka zuen eta partida irabazita Txanpionserako sailkapena zehaztu du 2 jardunaldi geratzen direlarik. 0-3 irabazi zuen Susaeta, Muniain eta Ander Herreraren gol bikainekin. Osasunak etxean 0-2 galdu zuen Celtaren aurka eta Erreala orain ari da partida jokatzen 0-0 doaz norgehiagoka 22:00etan hasi da.

Bestalde Levantek etxean At. Madrilen bisita jaso du eta 2-0 irabazi. Hori horrela izanik norgehiagoka amaitzean Lavanteko Diop jokalaria madrildarren zaleen aurrean dantzan hasi zen eta begira zer eragin zuen. Hona hemen bideoa: